Iruñeko Udalak lur sail bat utziko dio Nafar Gobernuari Buztintxuriko ikastetxea zabaltzeko

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 15a, 20:22
Apirilean 200 familiek osaturiko giza-gezia

Moldaketa berriari esker ikastetxeko patioa handitu eta bi kirol pista berri zabalduko dira. 

Egun bertan dagoen zakurrentzako jolastokia tokiz aldatzeko eta orube hesitzeko ardura hartu du Nafarroako Gobernuak.  

Joan den apirilean Buztintxuri ikastetxeko  berrehun familia baino gehiago elkartu ziren bertan giza-gezi bat osatuz. Ikastetxeko leku arazo larriak konpoduko zituen eraikin berria non egin beharko zen Hezkuntza Departamentuari erakustea zen ekintzaren helburua helburua.  Guraso Elkartetik orduan adierazi zutenez “oraingo tamainarekin irailean, ikasturte hasieran, Nafar Gobernuak jada onarturiko 3 urteko 6 lerro berrien irekiearekin, %100 betea egonen da ikastetxea.”

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!