Abuztuan %18,5 hazi egin da bidaiarien kopurua Iruñeko Aireportuan. 2015 urtean denera 102.365 izan dira erabiltzaileak, iaz baino %7,9 gehiago.
Bidaiarien kopurua ezezik, operazioena ere igo egin da: 490 lur hartze eta aireratze izan dira, %11,1 gehiago. Urtearen lehen zortzi hilabeteetan ere operazioen kopurua handitu egin zen iazkoarekin alderatuta: 4.006, iaz baino %7,9 gehiago.
Gaur egun Iruñeko Aireportuak Madrilerako hegaldiak eskaintzen ditu urte osoan zehar eta hegaldi bereziak zubi egun eta oporraldietan.