Pintxoaren astea egiten ari dira hirugarrenez Berriozarren

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 1a, 10:20

2,5 euroren truke 13 tabernetan eskatzen ahal da pintxoa eta edatekoa.

Hirugarren urtez jarraian egiten ari dira Berriozarren Pintxoaren Astea. Joan den ostiralean ekin zioten eta igandera arte izanen da aukera parte hartzeko. 2,5 euroren truke pintxoa eta edatekoa eskuratu ahal izanen da Berriozarko 13 tabernetan.

Epaimahaia hiru kidek osatuko dute: Mikel Goñi pilotariak, Roberto Armendariz burtzikariak eta Radio Marcako esatari Jose Ignacio de Quesadak erabakiko dituzte zein hiru pintxok merezi duten saria.

Tabernen artean hauexek hartuko dute parte: 101, Ibaialde, Gure, Iturkoa, Vaquero, Kantxala, Xajoa, Irati, Txirrintta, La Bodega, Txoko Ilumberri, Tabor eta Rockaberri. Taberna bakoitzak erabakiko du zein ordutegitan banatuko dituzten Pintxoaren Astean parte hartuko duten pintxoak.

Bezeroen artean ere izanen da saririk. Alfaron asteburua pasatzeko aukera zozketatuko dute pintxoa jatera hurbiltzen direnen artean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!