Burlata aldatzeko aukera izanen du Burlata Aldatuz hautagaitzak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 25a, 00:58

Burlata Aldatuz eta EH Bilduk aurrea hartu diote UPNri. Jatorri politiko oso ezberdineko jendeak osatzen du zerrenda bozkatuena.

Geroa Bairen inguruko jendea, Batzarre, Podemos, Aralarko militante ohiak, Alianza Pais alderdi ekuadortarreko Nafarroako ordezkaritza... Horiek guztiek osatu zuten Burlata Aldatuz hautagaitza, hauteskunde hauetan zerrenda bozkatuena izateko balio izan zaiena. 5 zinegotzi lortu dituzte. Eta 5 zinegotzi lortu ditu EH Bilduk. Haien gibelean, UPNk 4 zinegotzi erdietsi ditu -orain arteko alderdi bozkatuena zen-, PSNk 2 eta Ezkerrak 1.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!