EH Bilduk indar handiagoa hartu du Atarrabian

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 25a, 00:33

Jauzia egin du EH Bilduk Atarrabian eta 5 zinegotzietatik 8ra pasatu da. Geroa Baik (3), UPNk (3), Ezkerrak(2) eta PSNk (1) bat egin beharko lukete alkatetza kentzeko.

Atarrabian alkate aldaketa izanen da. Azken lau urteetan Peio Gastearena Bildukoak gidatu du Atarrabiako alkatea. Hemendik aurrera, litekeena da Mikel Oteiza EH Bilduko zerrendaburuak hartzea makila. Hori gerta ez dadin, Atarrabian ordezkaritza lortu duten bertze talde guztiek ados jarri beharko lukete.

Bilduk 5 zinegotzi zituen lehen eta EH Bilduk 8 zinegotzi izanen ditu aurrerantzean. Haren gibeletik, Geroa BIk 3 izanen ditu, UPNk 3, Ezkerrak 2 eta PSNk 1.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!