EH Bilduk Antsoaingo alkatetza kendu dio PSNri

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 24a, 23:54

Alderdi sozialistak 1991tik zeukan alkatetza, baina 6 zinegotzitik 5era jaitsi da eta EH Bilduk aurrea hartu dio 6 zinegotzirekin.

Litekeena da Ander Oroz Volkswageneko langilea eta EH Bilduko zerrendaburua izatea Antsoaingo hurrengo alkatea. Orain arte, 1991n Antsoain zendeatik bereizi zenetik, PSNko alkate bat izan dute herrian. Baina hauteskunde hauek aldaketa ekarri dute. EH Bilduk (6) aurrea hartu baitio PSNri (5). Haien ondotik, Ezkerrak 3 zinegotzi erdietsi ditu, Geroa Baik 2 eta UPNk 1.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!