Barañainen UPNk irabazi du, baina aldaketa posible da

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 24a, 23:15

UPN zazpi zinegotzitik seira pasatu da eta, beraz, EH Bildu, Geroa Bai, Barañainen Parte Hartzen eta Ezkerra batuko balira, alkatetza galduko luke.

Gerta daiteke. Aldaketaren aldeko indarrak batuko balira, Jose Antonio Mendibe UPNkoa ez litzateke berriz Barañaingo alkatea izanen. UPNk irabazi ditu hauteskundeak, baina bidean zinegotzi bat galduta (zazpitik seira). EH Bilduk 4 zinegotzi erdietsi ditu, geroa Baik 3, Podemosek babesturiko Barañainen Parte Hartzen taldeak bi zinegotzi eta Ezker Batua eta Equo aldedien koalizioak bertze 2. Lau alderdi horien artean 11 zinegotzi lortu dituzte eta, beraz, ados jartzen badira, alkatetza lor dezakete.

Oihane Indakoetxea da EH Bilduko Barañaingo zerrendaburua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!