Maiatzaren 5ean izan zen Iruñeko autobus publikoen azken istripu larria. Billabesa batek geldirik zegoen autobus baten aurka jo zuen bete-betean, Merindade plazako bere geltokitik abiatzera zihoanean. Horren ondorioz hamaika bidaiari artatu behar izan zituzten.
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Iruñeko garraio publikorako autobusek ordutegi zorrotza bete behar dute geltoki guztietara zehaztutako unean iristeko. Gidariei geltoki batetik bestera ematen zaizkien denbora tarteak motzegiak dira eta ez dituzte kontuan hartzen trafikoan izan daitezkeen arazoak, errepideen konponketa lanak edo beste ezustekoak. Honen ondorioz gidariak presiopean eta urduri ari dira lanean eta egoera honek istripuak eragiten ditu. Hori dela eta ELAk Iruñerriko Mankomunitateari eskatu dio ordutegi horien berrikusketa egin dezaten lehenbaitlehen.