Xamariko Eguna Uharten ospatuko dute, larunbatean

Euskalerria Irratia 2015ko api. 21a, 11:36
Argazkia: Dindaia

Virgen Blanca ikastetxe publikoan 11:00etan hasiko da festa. Iruñerriko euskarazko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituen Dindaia fundazioak antolatzen du.

Aurten “Xamariko Eguna” apirilaren 25ean ospatuko dugu, Uharteko Virgen Blanca ikastetxe publikoan. Dindaia fundazioak urtero antolatzen duen ekintza da hau. Alde batetik, Dindaia Fundazioarekin ikasturte osoan zehar parte hartzen duten haur, guraso eta hezitzaileak batzen dituen festa eguna da; eta, bestetik, Rikardo Ederra Dindaia Fundazioaren sortzailea izandakoari omenaldia egiteko modua. Zortzigarren urtez gure eskolaz kanpoko ekintzetako haurrak izango dira festa honen protagonistak. Azken hilabetetan ikuskizun ugari prestatzen aritu dira: dantza erakustaldiak, batukada emanaldia, margoketa erakustaldia, kirol ikuskizunak, arropa erakusketa…

Festa goizeko 11:00etan hasiko da, jokoen munduarekin: tonbola, txikien txokoa, zirko txokoa, tailerrak, musika txokoa....

11:30etik 13:30era: dantzaldia.

12:00etatik aurrera: xake topaketa, zu zeu disenatzaile eta pandero, tistu eta kitarra emanaldiak.

12:30ean: euskal dantzak.

12:45ean: kirolak.

13:15ean: batukada.

13:45ean: agurra.

Eta arratsaldean, 18:30ean, denok Anaitasuna, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzera!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!