Patxi Larrainzarok Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak urtero etortzen zaizkigu bisitan Irrintzi Dorrera. Gaur Arantxa irakaslearen gelako haurrak izan dira gurean. Eguzki eklipseari buruz eta Korrikaren inguruan mintzatu zaizkigu alai eta berritsu. Bi taldetan banaturik igo dira, Lehen taldekoak Felipe Uriarte mendizalearekin elkartu dira estudioan. Haurrak bikain portatu dira (eta Arantxa irakaslea ere bai). Lehen taldekoak beheko argazkian ikus daitezke. Bigarrenekoak, goikoan.