Ikusmen zein entzumen urritasunak dituztenentzako areto bat zabaldu dute Golem La Morea-n

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 24a, 11:38

Astearteetan pantailaratuko dituzte egokituriko pelikulak.

Aurrerantzean, astearteetan, Golem La Morea-ko areto batean, filmak ikusmen zein entzumen urritasunak dituztenentzako egokiturik pantailaratuko dituzte. Azpititulu irisgarriak eta audio-deskripzioak izanen dira. Teknologia Nafarroako Zinemak eta Deustuko Unibertsitateak garatu dute. Sarrerek ohiko aretoenen prezio bera izanen dute.

Orange Fundazioaren Zinema Irisgarria egitasmoa, Nafarroako Zinema eta Golem Zinemak elkarlanean aritu dira ekimen hau aurrera ateratzeko. Orain arte, zerbitzu hau Saide Carlos III zinemetako areto batean eskaintzen zuten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!