Iruñerriko babes ofizialeko 142 etxebizitzaren esleipen-hartzaileen zerrenda plazaratu dute

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 23a, 11:39

Babes ofizialeko 56 etxebizitza Arrotxapean eta prezio tasatuko 64 Erripagañan eta 22 Mutiloartean dira orain esleitu ditzutenak.

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate pulblikoaren bidez, behin–behineko zerrenda osatu du. Iruñerriko 142 etxebizitza hauez gain, aloairuko beste 14 gehiago esleitu dira Carcastillon, Murchanten eta Tafallan.   


Etxebizitza babestua esleitu zaien pertsonen zerrenda ofiziala herritar guztien eskura dago NASUVINSAren bulegoetan, Iruñeko Sanduzelaiko etorbideko 8an (behea) eta Tuterako Foru plazako 5-6an. Horretaz gainera, hemen ere kontsulta daiteke: ESLEIPEN-HARTZAILEEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA


Zerrenda hau argitaratu ondoren, alegazio epe bat zabaldu da, martxoaren 31 arte. Alegazioak erantzun ondoren argitaratuko da esleipen-hartzaileen behin betiko zerrenda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!