Faureciako langileen %77k bozkatu dute lantokia 2016ra arte zabalik mantenduko duen akordioaren alde

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 16a, 14:56

Akordioak langileak 55 urterekin aurre-jubilatzen hastea aurreikusten du. ELA eta LAB kontra daude. LABek dio zuzendaritzaren xantaiak erabat baldintzatu duela bozketa.

Burlatako ICF Faurecia-Lear enpresako langileak argi mintzatu dira batzarrean: nahiago dute ziurtatu lantegia 2016ra arte zabalik izanen dela eta zenbait aurre-jubilazio hitzartuko direla, zer lortuko duten jakiteke protestekin aurrera segitu baino. Baietz esan diote CCOO eta UGT sindikatuek enpresako zuzendaritzarekin loturiko aurre-akordioari, ELA eta LAB kontra egonagatik ere. 134 langilek alde bozkatu dute (%76,6), 37k aurka (%21,1) eta 4 boto zuri izan dira (%2,3). CCOO sindikatuak prentsa ohar baten bidez nabarmendu duenez, “akordioak bermatzen du 2016ko abenduaren 31ra arte lanean segituko dugula, eta ez dela izanen kaleratze traumatikorik”. Aurreakordioaren arabra, lantokia 2016ko abenduaren 16ra arte izanen dazabali, aurre-jubilazioak adostuko dira 55 urte baino gehiagoko langileekin, lantokia uzteko pizgartiak izanen dira, beste lantoki bateak birkolokatzeko aukera emanen da, eta soldata %8 jaitsiko da LABen idurikoz, aldiz, enpresako "zuzendaritzaren xantaiak erabat baldintzatu du bozketa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!