Ostiral eta larunbatean (martxoaren 31 eta apirilaren 1ean), Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak bere XXVII. Biltzarra ospatuko du Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan. Bertan, aniztasuna osasunaren alorrean onartu eta landu beharra dagoela adieraziko da eta horren aurrean osasun-langileok zer jokabide izan behar duten aztertu eta gogoeta bideratzeko saiakera eginen da.
Biltzarrean eztabaidarako tokia egonen da eta horretarako hiru mahai-inguru antolatu dira. Lehenengoak, “Sexu nortasun” ezberdinak landuko ditu. Bigarrenak “Osasuna eta Generoak” eta azken mahai-inguruak, “Ongizaterako bide desberdinak” izanen ditu mintzagai. Aipatu beharra dago osagarri gisa bi tailer egonen direla, Shiatsua eta Mindfulnessa zer diren ezagutzeko eta lantzeko; eta baita, ahozko komunikazioak eta hainbat poster ere.
OEEren 27. Osasun Biltzarra
Aniztasuna osasunean
2017ko martxoaren 31n eta apirilaren 1ean
Iruñeko NUPeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan
Martxoaren 31, ostirala
09:00-09:15 Dokumentazio-banaketa.
09:15-09:45 Ongietorria eta aurkezpena.
09:45-11:30 Mahai-ingurua: SEXU NORTASUNAK: BESTE BEGIRADA BAT.
Koordinatzailea: Maite Ayarra. Famili medikua. Uharteko Osasun Etxea.
Hizlariak:
- Transexualitate egoeran dauden haurrak: ulertu, lagundu ahal izateko. Erika Salvatierra Urtasun.
Kattalinguneko Sexologoa.
- Transexualitatea Osasun Arloan. Zer egin?. Amaia Sagastibeltza Zabaleta, Pediatra. Irurtzungo
Osasun Zentroa.
- Zakila duten neskak, bulba duten mutilak. Edurne Koch Elizegi, Euskal Herriko Chrysalliseko kidea.
11:30-12:00 Atsedenaldia.
12:00-13:15 Ahozko Komunikazioak. Koordinatzailea: Maite Velasco. Erizaina. Alejandro San Martin Osasun Zentroa.
13:15-14:00 Posterrak. Koordinatzailea: Mariaje Esain. Erizaina. Iturramako Osasun Zentroa.
12:00-14:00 Tailerra: Shiatsuz blai. Fernando Aranburu Berakoetxea, Shiatsularia eta Donostiako
Shiatsuzaleen Eskolako irakaslea.
14: 00-16:15 Bazkaria
16:15-18:00 Mahai-ingurua: OSASUNA ETA GENEROAK.
Koordinatzailea: Malusa Barandiaran. Famili medikua. Txantreako Osasun Etxea.
Hizlariak:
- Osasuna feminismotik ikusita. Amaia Nausia Pimoulier, Historian Doktorea.
- Medikuntza gizon eta emakumeen gaixotasunen aurrean. Irune Tubia Barberia, Famili medikua.
Auritzeko Osasun Etxea.
- Begirada emea medikuntzari. Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea.
18:00-19:30 OEEren urteroko bilera.
Apirilaren 1a, larunbata
09:30-11:00 Ahozko komunikazioak. Koordinatzailea: Maite Velasco. Erizaina. Alejandro San Martin Osasun Zentroa.
09:30-11:00 Tailerra: Zer da Mindfulness? Fer Gorostiza Narbaiza, Barakaldoko Goi-mailako
Mindfulness trebatzailea.
11:00-11:30 Atsedenaldia.
11:30-13:00 Mahai-ingurua: ONGIZATERAKO BIDE DESBERDINAK.
Koordinatzailea: Manu Eciolaza. Famili medikua. Burlatako Osasun Etxea.
Hizlariak:
- Terapia neurala. Markos Perez Abendaño, Medikua.
- Zer da Shiatsu? Fernando Aranburu Berakoetxea, Shiatsularia eta Donostiako Shiatsuzaleen Eskolako irakaslea.
- Nola orekatu gure gorputza osasuntsu sentitzeko? Jexux Larretxea Gonzalez, Makrobiotikako aholkularia.
13:00-14:00 Bukaera. Gonbidatua.