Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Cuatrovientosen zortzi solairuko etxebizitza blokea eraikiko dute

Euskalerria Irratia 2017-03-29 08:18  Iruñea

Iruñeko Gobernu Batzordeak Sanduzelaiko Plan Berezia aldatzea onartu, eta 119 pisu izanen dituen 'L' formako eraikinari bide eman dio.

Cuatrovientosen, eraikin berri bat sortzeko baimena eman du Iruñeko Gobernu Batzordeak: zortzi solairu izanen dira, 119 etxebizitza eta Sanduzelaiko kirol pistekin loturiko hiru aterpe. 'L' itxura izanen duela aurreratu dute, baita haren inguruko eraikinen altueran egonen dela ere. 

Orain arte martxan egon den Sanduzelaiko Plan Bereziak bi etxe multzo aurreikusten zituen, Gipuzkoa etorbidearekiko paraleloan, eta hamasei solairukoak. Oraingoa, planean egindako hirugarren aldaketa da. 

Zazpi altuerako etxeek atikoa izanen dute eta bi aldeetarako orientazioa. Gainera, hiru zebrabide sortzea ere adostu dute.

3.100 metro karratu dauzka orubeak: 1.760 etxebizitza eraikitzeko izanen dira eta 1.339 erabilpen publikorako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa