LOMCEren aurka kalera atera dira ehunka ikasle

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 9a, 13:34

CCOOek, UGTk, Herrikoak eta Eraldatuk egindako deialdiari jarraiki, Hezkuntza Departamentuaren aurrean batu dira gaur goizean; arratsaldean manifestazioa eginen dute.

LOMCEren kontra kaleak hartu dituzte ehunka ikaslek Iruñean, CCOO, UGT, Herrikoa eta Eraldatuk egindako deialdiari jarraiki. Hezkuntza Departamentuaren aurrean batu dira, 2012an murrizketak ezarri zituen legea bertan behera uzteko eskatu eta LOMCE gaitzesteko, Pilar Garcia CCOOeko kideak esan duenez

"Irakasle gutxiago, lanaldi luzeagoak eta prekarietate handiagoa". Horiek dira azken urteetan Hezkuntzan ezarritako baldintzak, CCOOek eta UGTk salatu dutenez.

Bestalde, Espainiako Kongresua bera LOMCE kentzearen alde azaldu zela oroitarazi du CCOO kide Pilar Garciak, Espainiako Gobernuak Konstituzio Auzitegian errekurtsoa aurkeztu badu ere.

Arratsaldean ere, mobilizazioa

Arratsaldeko 18:00etan manifestazio eginen dute, gaur ere, Hezkuntza Departamentutik aterata.

Ikasle Abertzaleak sindikatuak ez du bat egin mobilizazioarekin eta Euskal Herriko ikasleriari martxoaren 23an kaleak bete ditzan dei egin dio. Topatu.info webgunean irakur daiteke grebaren inguruan egin duen irakurketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!