Feminismoa, "sekula baino beharrezkoagoa"

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 14:21
Argazkia: Gaur goizean egindako elkarretaratzea, Gazteluko plazan. / ekinklik.org

Gazteluko plazan elkarretaratzea egin dute, Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta: Basakeria patriarkalaren aurrean, feminismoa zorroztu izan da leloa.

Basakeria patriarkalaren aurrean, feminismoa zorroztu leloak batuta, makina bat lagun bildu dira Iruñean gaur, 12:00etan, Koordinadora Feministaren deiari erantzunez. 

Borroken arteko intersekzionalitea presente egon da Iruñean, izan ere, borroka feministaren aldeko aldarriez gaindi, bestelakoak ere entzun dira: Caprobotik botatako hemezortzi emakumeekin elkartasunez aritu dira hainbat lagun, pankarta esku artean; eta etxeko langileak ere ez dira falta izan, lan baldintza duinak aldarrikatzeko. 

Hainbat herrialdetan, emakumeen greba deituta zegoela adierazi du Nafarroako Koordinadora Feministako kide Iratxe Alvarezek, eta Nafarroan halakorik egin ez bada ere, lanuztea egin dute hainbat lagunek goizean. Hain zuzen ere, horregatik batu dira gazteluko plazan. "Euskal Herrian ez da posible izan greba egitea, baina bai pentsatu dugula zerbait egitea, elkartasuna adierazteko munduan zehar gaur greba eginen duten emakume guztiei", adierazi du Alvarezek.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!