Transfobiaren kontrako mobilizazioa eginen dute larunbatean

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 2a, 08:17

Hazte Oir elkarte ultraeskuindar transfobikoaren autobusa hirira iritsiko den egun berean, kalera ateratzeko deia zabaldu du E28ko Plataformak: autobus geltoki zaharretik, 18:00etan aterako da manifestazioa.

"Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaioz gero, gizona zara. Emakume jaioz gero, emakumea zara" esaldia daraman Hazte Oir talde ultraeskuindar katolikoaren autobusa martxoaren 5ean eta 6an Iruñean egotea aurreikusi duten arren, instituzioek jakinarazi dute geldiarazten ahaleginduko direla, eta E28ko plataformak mobilizazioara deitu du Nafarroa: aniztasun lurraldea. Transfobiarik ez! lelopean. 18:00etan aterako da protesta, larunbatean, autobus geltoki zaharretik. 

Chrysallis elkartearen "Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilakkanpainari erantzuteko asmoz atera du kanpaina talde ultraeskuindar transfoboak. 

Sinadura bilketa

Transfobiaren apologia egiten duen autobusaren kontrako sinadura bilketa hasi dute Change.org plataforman. Artikulu hau idazteko unean, 127.065 sinadura bildu ditu eta 150.000era iristea da helburua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!