Autobus transfoboa Iruñera etorri ez dadin "bide guztiak" ikertzen ari da udala

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 1a, 09:20

Hazte Oir talde ultraeskuindar katolikoak bultzatu du mezu transfoboak dituen autobusa. Martxoaren 5ean eta 6an Iruñean egotea aurreikusi duten arren, instituzioek jakinarazi dute geldiarazten ahaleginduko direla.

"Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaioz gero, gizon zara. Emakume jaioz gero, emakume zara" esaldia darama Hazte Oir talde ultraeskuindar katoliakoaren autobusak, Chrysallis elkartearen "Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilakkanpainari erantzunez. Bira egiten ari da eta martxoaren 5ean eta 6an Iruñean egotea aurreikusi du. Nolanahi ere, Iruñeko Udaleko alkate Joseba Asironek kontrako jarrera azaldu du. 

Autobusa hirian egon dadin oraindik baimenik eskatu ez dutela jakinarazi dute.

Sinadura bilketa

Transfobiaren apologia egiten duen autobusaren kontrako sinadura bilketa hasi dute Change.org plataforman. Artikulu hau idazteko unean, 117.100 sinadura bildu ditu eta 150.000era iristea da helburua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!