'Eltxoak' eta 'Sarean kateatuak' antzezlanak Irrizikloan

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 28a, 18:23
Nomofobikak taldeko kideak

Bihar asteazkenean Amaia Irazabalek eta Nomofobikak taldeak parte hartuko dute umore zikloan, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan.

Nafarroako Antzerki Eskolak hartuko du Eltxoak Amaia Irazabal-ekin. Istorio honetako protagonistak gorroto ditu eltxoak. Baina konturatuko da ez direla eltxoak odola xurgatzen dioten bakarrak…
Aktore eta idazle getariarra. Ados antzerki taldean eta ETBko Eskamak kentzen saioan aritu da.

Jarraian  Sarean kateatuak, Nomofobikak taldearen lana ikusi ahal izanen dugu. Hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre. Hasteko elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Sketch tankeran zein bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute.
Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde, eskarmentu handiko aktore donostiarrak dira oholtza gainean ikusiko ditugunak. Antzerkian,telebistan eta zinean ibilitakoak dira, bertan zein estatu mailan ezagunak.

Sarrera: 3 euro. 

Amaia Irazabal, Eltxoak antzezlanean

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!