Eritasun arraroen inguruko sentsibilizazioa bultzatuko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 28a, 08:45
Argazkia: Gerna-ren agerraldia gaixotasun arraroak direla-eta, artxiboko irudi batean.

"Konpromisoa" agertu du, gaur, hilaren 28an, ospatzen den Gaixotasun Arraroen Egunaren karietara. 

Eritasun arraroak pairatzen dituztenak eta haien gertukoak bizitzen ari direnaren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko konpromisoa hartu du Iruñeko Udalak. Izan ere, gaur da Gaixotasun Arraroen eguna, otsailaren 28a. Era horretan, "eritasun arraroen aurkako ekinean, dagokien administrazioekin ariko da elkarlanean" udala.

GERNA elkartearekin eta gisa horretako erakundeekin lan egiteko asmoa azaldu du, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna ospatzeaz ez ezik.  

"Babes eta aitortza handiena adierazten diegu gaixotasun arraroak pairatzen dituzten horiei eta haien familiei laguntzen aritzen diren elkarte eta fundazioei", esan du udalak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!