Software librearen aukera guztiak, Juslarrotxan

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 27a, 19:55
Jose Luis Asensio

Lantegia euskaraz izanen da, 19:00etan, José Luis Asensio telekomunikazio-ingeniari eta artista digitalaren eskutik. Sarrera librea.

#MartesTIC  izeneko zikloaren barruan bihar teknologia berriek hitzordua izanen dute Arrotxapeko Juslarrotxa Civivoxean, 19:00etan, software librearen aukera guztiak aztertzeko saioan. Aste honetako lantegia euskaraz izanen da, telekomunikazio-ingeniari eta artista digital José Luis Asensioren eskutik. Parte-hartzea librea da.

Asensiok azalduko duenez, gero eta doako informatika-programa gehiago daude, batez ere eskolan, eta software librea erabiltzeak alde positibo asko ditu, eta eguneroko ekintza telematiko asko egitea ahalbidetzen du, funtzionaltasun berdinarekin. Gainera, jasangarritasun ekonomikoaren eta etikaren arteko oreka mantentzen duela nabarmenduko du Asensiok. Bihar, asteartearekin, emanen duen lantegian bereziki aztertuko dira hainbat ofimatika-, diseinu- eta multimedia-programa.

Informatikari buruzko mintegi eta lantegien #MartesTIC zikloaren barruan aurreikusitako zazpi jardueren bosgarrena izanen da biharkoa. Ziklo hau Civivox sareko zentroetan egiten da, urteko lehen hiruhilekoaren programazioaren barruan. Hurrengo saioetan -martxoaren 14an eta 28an egitekoak diren horietan- gaurkotasuna duten eta interesa pizten duten beste gai batzuk landuko dira, hala nola 3D inprimagailuak eta Interneten eta aplikazioen erabiltzaileen eskubideak eta pribatutasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!