Langile klasearen omenezko oroitarria eskatu dute Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 21a, 08:12
Argazkia: Oroitarria eskatu duten hainbat auzotan. / Ahotsa.info

Lan istripuetan hildakoen senideek eta auzokide hainbatek abiatu dute iniziatiba, lan arriskua dela eta "pairatu behar dugun sistema kapitalista dela eta".

Lan istripuek eraildakoak omentzea. Hori da Arrotxapeako hainbat auzokidek duten asmoa, horietako asko lanean hildakoen senideak dira, gainera. Azken hamar urteetan, auzoko hiru behargin zendu dira: Iñaki Requejo, Raquel Marturet eta Natalio Morillo. Oroitarazi dute, halaber, 2016an, hamar lagun hil direla Nafarroan. 

"Negozioa pertsonen bizitzaren aurretik" jartzea leporatu diete enpresariei" eta "instituzioen pasibitatea" salatu dute. Hala, orain zazpi urte, Barcina udalean zela, ekimen horixe bera aurkeztu zutela esan dute, baina atzera bota zutela. 

Martzelo Zelaietako biribilgune batean jarri nahi dute monolitoa, hain justu, Matesa zenaren ondoan, enpresa emblematikoa baita hori.

Orain auzoko taldeen zein bizilagunen atxikimenduak jasoko dituzte. Aurreratu dute ere, era berean, apirilaren 28 baino lehen, lan osasunaren eta lan istripuen kontrako nazioarteok egunaren aurretik, hain justu, zenbait ekimen garatuko dituztela, "familien mina eta hutsunea betetzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!