2017/02/22 19:30

Dokumentala

Korrika Kulturala: Euskararen lau aurpegi

Korrika Kulturala: Euskararen lau aurpegi
Katakrak, Iruñea

BatZuk
Euskararen lau aurpegi

Hizkuntza, Kultura, Mundu BatZUK. Euskal Herrian, hainbat modu daude
euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait
elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. Lan honetan, horietako
lau ezagutuko ditugu; lau herritarren bizitzetan sartuko gara, nor bere
testuinguruan dagoela.
Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneoa
izatetik urrun, kolore eta ñabardura ugariko multzoa da, eta aniztasun horren
argazkia duzue dokumental hau. Hauek dira euskaldun BatZuk. Hemen dituzue
euskararen lau aurpegi, beste askoren artean.
Euskalduna izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta
Elenak, zein bere hizkuntza-aberastasun eta kultura-aniztasunetik,
euskararekin bat egiten dute. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Ander Larunbe eta Elena Caballero "La basu" dira parte hartzaileak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!