Abortatzeko eskubidea paperik gabeko emakumeentzat ere aldarrikatu dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 16a, 20:18
Arg: SOS Arrazakeria

Emakume atzerritarren abortatzeko eta sexu eta ugaltze eskubideak berma ditzala eskatu diote Nafarroako Gobernuari, Espainiako Gobernuaren oztopoen aurrean. 

Madrilgo Gobernuak osasun arloan eskumenak murrizten ari dela salatu dute Auto, Munduko Medikuak, SOS Arrazakeria eta Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Komisioa taldeek. "Nafarroan bizi diren emakume atzerritarrek abortatzeko duten eskubidea babestu behar du Nafarroako Gobernuak", horixe aldarrikatu dute gaur Auto, Munduko Medikuak, SOS Arrazakeria eta Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Komisioa taldeek.

 Honekin batera, egoera irregularrean dauden atzerritarrei sexu eta ugaltze eskubideak bermatzeko aldarrikapenak ere egin dituzte.

Nafarroako Osasun Arreta Unibertsala bermatzeko, Espainiako Gobernua oztopoak jartzen ari dela salatu dute agiriaren sinatzaileek. Honen aurrean Legebiltzarrari eta Nafarroako Gobernuari “foruen aldeko defentsan tinko manten daitezela” eskatu diete. Osasun Arreta Unibertsala ziurtatzen duen 2013ko Foru Legean jasotzen diren eskubideak defenda ditzatela eskatu diete erakundeei “Nafarroan bizi garen pertsona guztiontzat, inolako bazterketarik gabe eta, ondorioz, Nafarroan bizi garen emakume migranteok dugun abortatzeko eskubidea babestu dezatela.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!