Gurutze Ziga, Javier Ziga margolariaren alaba, hil da

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 13a, 18:06
Argazkia: Gurutze Ziga Argia aldizkarian (Dani Blanco)

92 urte zituela zendu zen ostiralean Iruñean Ziga margolari abertzalearen bizirik zegoen alaba bakarra. Aitaren lana gordetzea eta ezagutzera emateko helburua zuen Ziga Fundazioaren buru zen. 

Gurutze Ziga Ariztia Iruñean jaio zen. Ama Elizondoarra izanik, bera Baztanen eta Iruñean hazi zen. Aitak eta familia osoak gerra eta haren ondorio beltzenak pairatu behar izan zituzten abertzale konprometituak izateagatik. 2007an Ziga Fundazioa eratu zuen Miguel anaiarekin batera aitaren lana kontserbatu eta ezagutzera emateko asmoz. Elizondoko Museo Etnografikoan Zigaren hainbat margolan ikusgai dauden arren, alabaren desioa bazen aitaren lanetarako museo propioa izatea. Hori ezagutu gabe zendu da Gurutze Ziga.

Hona hemen Argia aldizkariak 2012an egin zion elkarrizketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!