Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua "iruzurra" dela salatu dute

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 9a, 14:09
Argazkia: Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua "iruzurra" dela salatzeko gaur goizean egindako elkarretaratzea.

LAB, ELA, Steilas, CGT, eta ESK sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, parlamentu aurrean, eta gobernuari exijitu diote "UPNren garaiko" eragile horrekin amai dezan.

"Desberdintasunari aurre egiteko, aberastasuna banatzeko eta enplegua hobetzeko" ez du balio Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak, Steilas sindikatuko Amaia Zubietaren iritziz, bertan Nafarroako Enpresarien Elkartea, CCOO eta UGT baino ez baitaude. LAB, ELA, Steilas, CGT eta ESK, gaur goizean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute, hain zuzen ere hori salatzeko.

Enplegu plana, erdigunean

Enplegu planari begira ere aritu dira sindikatuak, haien ustetan ez baita egokia Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan eztabaidatzea, aintzat hartuta UPNren garaitik etorritako organoa dela.

Ildo beretik, langabe zein langileentzako ikastaroak eredu publikotik egin daitezkeelakoan daude  LAB, ELA, Steilas, CGT eta ESK, eta, horren karietata, bai UGTk baita CCOOek ere lortutako etekinak kritikatu dituzte.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!