Mikel Martinez Irrizikloaren hasieran bihar

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 7a, 20:09

Tartean konpainiak irekiko du euskarazko umore zikloaren IX edizioa, Denboraren korapiloak lanarekin. Antzerki Eskolan, 20:00etan. 

Denboraren korapiloak lanean, Mikel Martinezek Ion Tichy mamituko du, pilotu intergalaktiko berezi xamar bat, garraiolari, turista, iturgin eta ikerlaritik ere baduena. Gure protagonistak zurrunbilo grabitazional bat zeharkatuko du bere espaziontzian, eta horrek erabat nahastu dizkio espazio- eta denbora-sentsazioak.

Tartean Teatroa antzerki konpainia Bilbon jaioa da, eta euskal giro artistikoan ospe handiko bi antzezlek osatzen dute, Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak. Elkarrekin aritu izan dira, nola antzerkian (Marxkarada, Monstruo sakratuak, Kaio Luma Zikina, Kontenedore baten Istorioak eta Lezio berri bat ostrukari buruz lanetan), hala telebistan ere (Irrikitan saioan). Horiez gain, elkarrekin eman dute baita lan hauek osatzen duten Dibertimenduak trilogia: Euskara sencilloaren manifestua, Larru Haizetara (gidoi onenaren Max saria 2004an) eta Euskarazetamol. Bikoteatrok beren ikusleek gertuko dituzten gaiak jorratzen dituzte, hala nola euskara, edo euskal gizartea eta kultura. Konpainiak berezko estiloa lortu du, zenbait iturritatik edaten duen arren izaera bereziz duena, ironia, absurdua eta gehiegikeria oinarri hartuta.

Mikel Martinez (Deikaztelu, 1955) idazlea, antzezlea eta laurogeiko hamarkadan Bilboko Maskarada konpainiaren sortzaileetako bat da, hain zuzen ere euskaraz antzezlan bat modu profesionalean eman zuen lehenarena. Hor hasi zuen ibilbide arrakastatsua interpretazioaren munduan, nahiz aurretiaz Medikuntzako lizentzia eskuratu zuen. Antzezlan ugaritan hartu izan du parte, eta Tartean teatroa konpainiak ekoitzi dituenetan, Patxo Telleriarekin batera. Telebistan ere jardun izan du, besteak beste Jaun ta Jabe, Gure familia eta beste pizti batzuk ,Irrikitan, Mi querido Klikoski eta DBH telesaioetan. Horrez hain. Zenbait filmetan aritu izan da antzezle lanetan, esaterako La Máquina de pintar nubes, Zeru Horiek, Diot. Gabriel Aresti, Muerto de Amor, Maité eta Lauaxeta filmetan.

 

Irriziklo. Nafarroako Antzerki Eskola. 20:00. Hurrengo saioak

Sarrerak: 3 euro. Abonamenduak: 10 euro (ziklo osoa) edo 7 euro (3 saio)

  • Otsailak 8, asteazkena. Denboraren korapiloak. Mikel Martinez. Tartean
  • Otsailak 15, asteazkena. Bi ero diskotekan. Tdiferencia. Esti Curiel, Eva Azpilikueta eta Maitane Pérez
  • Otsailak 23, osteguna. Irri Par Txou. Jose Cruz Gurrutxaga eta Ion Martinez ‘Txiki’
  • Martxoak 1, asteazkena. Eltxoak. Amaia Irazabal

Sarean kateatuak. Nomofobikak. Olatz Beobide, Belén Cruz eta Amaia Lizarralde

  • Martxoak 15, asteazkena.          Bizitzaren egiak. Birjiñe Albira

                                               Euskara batua. Mito ala egia? Aitor Txarterina ‘Baltzizkueta’.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!