Tartariarrek irratia hartu eta Tartulia, Tartaria saioko tertulia berria, aireratu dute!

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 18a, 18:38

Tartariarren inbasioak joan den urteko kontua zela pentsatzen hasiak ginelarik, hara non berriz agertu diren ezustean Irrintzi Dorrean.

Tartulia, hauxe da Tartaria saioko solasaldi berriaren izena. Horretan Martxelo Sotes, Julen Leuza, Julen Fagoaga eta Beñat Lopez zinemari buruz aritu dira. Zehazki Star Wars filme ezagunaren inguruan egin dute solas. Ekarri Arrantzalea (Carry Fisher) aktorea Irakurtzenzuen (Leia) printzesaren papera egiten zuena duela gutxi zendutakoa eta beste hainbat pertsonaia eta pasadizo ekarri digute gogora. Bestalde elkarrizketa egin diote Jexux Mari San Jose, 17 urte alergiak jota daraman gizonari eta nola ez Alpistegian gaurkotasun handiko hainbat harribitxi bildu dituzte guretzat. 

Erlazionatuak

Tartaria 8

Euskalerria Irratia 2017 urt 18 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!