Zaldikoko Mus Txapelketarako izen-emate epea zabalik 23ra arte

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 17a, 18:53

Urtarrilaren 27an jokatuko dira partidak eta irabazleak Euskal Herriko Mus Txapelketarako sailkatuko dira.

Euskal Herriko Mus Federazioak antolatutako txapelketaren barruan kokatzen da Zaldiko Maldiko elkarteak antolatutako mus txapelketa hau. Urtarrilaren 27an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean bilduko dira jokalariak Zaldikoren egoitzan (Antsoleaga kalea 9-11 behea). Elkarteko bazkide direnak eta ez direnak ere gonbidatuta daude parte hartzera. Betebeharreko bakarra euskalduna izatea da.

Izen-ematea zabalik dago hilaren 23ra arte, 630-098247 telefono zenbakian.

Iñaki Saldise, Zaldiko Maldiko elkarteko kidea gurean izan da musean jolasten eta txapelketako informazioa ematen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!