Borra luzagarrien erabilera "arautu" eginen dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 13:07
Borra luzagarriak.

Joseba Asiron alkateak berretsi du "kalez jantzitako udaltzainek" baino ez dituztela eramanen. 

Polizia eredua aldatzea ezinbestekoa dela uste du Iruñeko Udalak. Joseba Asiron alkateak gaur berretsi du hori. Lanketa egiten ari dira orain arte hiriak izan duen udaltzaingoa aldatu eta hurbilagoa egiteko.

Udaltzainek erabiltzen dituzten borra luzagarriak arautuko dituztela ziurtatu du Presidentzia batzordean. Guztiz ez dira desagertuko baina erabilera ez da orokortuko.

Nabarmendu du azalpenetan, UPNk borra luzagarrien erabilera orokortu eta nahi erara zabaldu zuela, aurretik ikerketa eta formaziorik eman gabe. Arbitrarioki borra luzagarrien erabilera sustatu zuela esan dio Asironek UPNri. Araudiarekin segituz, esan du, ondoko erkidegoetako udaltzainen ereduak ari direla aztertzen eta eurek dituzten neurriak ere bai. Hala, kale-jantziz doazen udaltzainek baino ez dituzte borra luzagarriak eramango, udaltzainek oro har, ez dute halakorik erabiliko. UPNri leporatu dio, polizia eredua aldatzen saiatzen ari direlarik, gezurretan ibiltzea.

Alkate izateagatik hartutako erabakirik ez dela egon, hau da, botereaz ez dela baliatu argi utzi du Asironek. “Borra luzagarriak ez ditugu guztiz kendu, baizik, arautu erabilera eta nork eramanen duen erabaki”, esan du alkateak.

Aritz Romeo Segurtasunerako zinegotziak ere hitz hartu du. Udaltzainei erabateko babesa eskaintzeaz gainera, esan du, protokolo berrian arautuak ez zeuden zenbait erabilera finkatuko dituztela.

UPNk borra luzagarriak inolako azterketarik egin gabe ezarri zituela leporatu dio Romeok Enrique Maya alkate ohiari. Horrek, arriskuak dakartzala gogoratu dio, herritarrarentzat eta pozilientzat ere. Txosten juridikoak argi esaten du, beharrezkoa dela arautzea. Protokoloa osatzen ari direla esan du Romeok. “Egoki erabili behar da, eta horretarako, egoki erabiliko duen agenteen esku baina ez da jarri behar”. Uniformearekin doazenek ez dituzte eramanen, kalez jantzitakoek baino ez.

UPNk Asironi leporatu dio hiria gidatzeko ahalmenik ez duela eta informazioa ezkutatzen aritzea.

Borra luzagarriak debekatzea ez da arautzea, leporatu dio PSNko Maite Esporrinek. Txosten asko daude borra luzagarrien erabilera babesten eta aholkatzen dutenak, hori esan du Esporrinek. Sindikatuetako eledunek ere diote, babesgabe utziko dituztela udaltzainak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!