Argirik gabe Iruñea erdialdean

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 08:18

> Argi-hornikuntzan mozketa izan da eta hiriguneko semaforoak eta hiriko argiak itzalita daude. 

> Bakearen plaza, Vianako Printzearena eta Merindadeen plaza daude semafororik gabe. 

Semaforoak itzali direlako udaltzainak ari dira trafikoa zuzentzen. Lanean ari dira argi-hornikuntzako langileak arazoari irtenbidea ahalik eta azkarren emateko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!