Larunbatean Txantreako krosaren 25. edizioa

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 14a, 17:42
Arg: Txantrean Auzolan

Gaur Kaskallueta elkartean kirolari buruzko mahaingurua eginen da 19:00etan. Larunbatean, lasterketa amaitutakoan, Txantreako Konpartsa eta Muthiko Alaiak taldearen emanaldia eta otamena.

Aurten 25. urteurrena ospatuko du lasterketa ezagun honek. Hori dela eta lasterketaz gain bestelako ekimenak ere antolatu dituzte Jai Batzordeak eta Kros Taldeak.

Abenduaren 2tik 16ra arte erakusketa bat dago Auzotegin.  aurreko 24 edizioetan oparitu diren jantziak, kartelak, argazkiak eta prentsa artikuluak ere ikusi daude.

Abenduaren 14an hitzaldi bat eginen da Kaskallueta elkartean. Zenbait korrikalari ospetsuk kirol medikuntzaz, elikaduraz eta prestakuntza fisikoaz hitz eginen dute, besteak beste.

Larunbatean lasterketak eginen dira. Txikiak 10:30etan eta helduak 12:00etan 8 kilometroko ibilaldia egiteko, Irubidetik atereaz eta Irubide parkean amaitzeko.

Dortsalak salgai daude 12 euroan helduentzat eta 2 euroan txikientzat.

Imanol Lapeña antolaketa taldeko kideak informazio guztia eman digu Euskalerria Irratian eginiko elkarrizketan.

Erlazionatuak

Txantreako krosa

Euskalerria Irratia 2016 abe 13 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!