Alde Zaharrean euskarazko haur eskola exigitu dute ehunka herritarrek. Eskutik helduta jende katea osatu dute Descalzos kalean dagoen haur eskolatik eta parlamentura bitarte. Gobernuaren eskumenekoak diren eskolak bat bera ere ez da euskarazkoa. Eta, aldaketak eskatu dituzte. Sinadurak eta atxikimenduak biltzeko egitasmoa ere abian jarri dute Alde Zaharreko euskaltzaleek. Dagoeneko, auzoko 107 saltokik eta tabernek bat egin dute kanpainarekin. Sinadura eman nahi duenak horretarako aukera dauka Auzoenea elkartean, Karrikiri euskal dendan, eta Iruñezar nahiz Arturo Campion euskaltegietan. Interneten, emanbidea.blogspot.com.es helbidean ere zabalik da atxikimendua emateko aukera.