"Frankoren bilobari gutuna" Nafarroako Antzerki Eskolan

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 30a, 19:59

Artedrama & LPTDP & Dejabu Teatroa taldeek prestatutako antzezlan berria bihar ostegunean eskainiko dute Iruñean, 20:00an. 

ARTEDRAMA & Le PTDP & DEJABU TEATROAk  Francoren bilobari gutuna aurkeztuko du Nafarroako Antzerki Eskolan. Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Egileak: Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Antzezleak: Ander Lipus, Patri Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko Redondo, Pako Revueltas eta Erika Olaizola. Argiak: Josep Duhau. Koreografia: Philippe Ducou. Musika: Asier Ituarte. Eszenografia: Jose Pablo Arriaga.

Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, dela bertako leihatilan, dela bere webgunean (8 €  eta 5€ ikasle-taldeak).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!