Zea Mays taldea 20 urte “Harro”

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 25a, 09:29

Talde bilbotarrak “Harro” bere disko berria Zentral Antzokian aurkeztuko du larunbat gauean. 

Zea Mays taldeak "Harro" izeneko disko berria kaleratu du  arrazoi asko dituztelako harro egoteko. Aiora Renteria abeslariak azaldu digunez lehendabiziko arrazoia litzateke laster hogei urte betetzeko dituztela eta hasierako formazio berberarekin.

1997. urtean sortu zen taldea Bilboko Errekalde auzoan eta orain arte zortzi disko eta maketa bat kaleratu dituzte. Hogeigarren urteurrena ospatzeko zerbait berezia egiteko asmoa dute, baina, bitartean, 15 abesti biltzen dituen disko berria ari dira aurkezten han eta hemen.

Larunbatean, azaroaren 26an Iruñeko Zentral Antzokian arituko dira. Lehenbizi Liher taldea arituko da 20:45etan eta jarraian, 22:00etatik aurrera, Zea Mays. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!