"Konorterik gabe eraman zuten gizona polizia etxera", esan dute lekuko zenbaitek

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 28a, 14:02

Gara egunkariak jaso du, asteartean polizia etxean hildako 42 urteko gizona konorterik gabe eraman zutela atxilotuta lekuko zenbaitek esan dutenez. Bideoa ere jarri dute ikusgai. 

Elhadji Ndiaye 42 urteko senegaldarra zen. Asteartean Espainiako poliziak kalean atxilotu eta polizia etxera eraman zuen. Bertsio ofizialaren arabera, ziegara sartzeko zain zegoela hil zen, ustekabean. Orain baina, atxiloketa hura ikusi zuten zenbait herritarrek esan dute, konorterik gabe eraman zutela Ndiaye. Bideo bat ere hasi da zabaltzen sarean. Euskalerriairratia.eus-ek ere jaso du, naiz.eus-etik hartuta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!