Munduko inprobisazioari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur Andoni Egañak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 27a, 08:12

Bertsoaroa zikloaren barruan, Munduko inprobisazio kantatua. Zortziko zabala goiburua duen mintzaldia eskainiko du, Kondestable aretoan, 19:30ean.

"Ikuspegi globala" eskaini nahi die bertaratzen diren horiei, herrialde askotan inprobisazioak urratutako bideak aztertuko baititu. "Xehetasunek eta anekdotek" josiko dute kontakizuna, gainera.

Bertsoaroa 2016 zikloaren hurrengo hitzordua azaroaren 3an, ostiralarekin, izanen da, Kondestable Civivoxeko patioan: Unai Mendizabal, Sarai Robles, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Ilarregi eta Maddi Sarasua bertsolari gazteek eskainiko digute emanaldia, eta Ainhoa Aranburuk aurkeztuko du saioa.

Azaroaren 5ean, larunbatarekin, Sanduzelaiko Civivoxean, 12:00 etan eta 18:00etan, bertsolaritza txikienen artean sustatzeko asmoz prestatutako haurrendako ikuskizunen txanda izanen da: Plaza bete poz eta Kontu eta Kantu, Oskar Estanga eta Fernando Anbustegiren eskutik, hurrenez hurren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!