"Gertatutakoa argitzeko" eskatu du SOS Arrazakeriak Polizia etxean hildakoaren inguruan

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 27a, 07:57

Parlamentuari eta Udalari exijitu diote "gertatutakoa argitu eta ardurak eskatzeko". 

"Atxilo-aldietan protokolo ziurrak behar dira eta polizia-etxeetan osasun psikologiko eta fisikoa bermatu behar zaie atxilotuei", hala nabarmendu dute ohar bidez Paperak eta eskubideak denontzat, EG11 Kolore, SOS Arrazakeria eta Salhaketa Nafarroa plataformek. Asteartean Espainiako Poliziaren egoitzan 42 urteko senegaldarra hil zen ziegara sartzeko zain zegoela. Gertaera hori aztertzeko eta argitzeko eskatu dute kolektibo horiek: "Parlamentuak eta udalak ardurak eskatu beharko lituzteke eta gertatutakoa ikertzeko eskaera egin beharko lukete". Ardurak eskatu dituzte. Komunikabideei era berean, zuhur jokatzeko deia egin diete, informazio guztia izan arte gaia tentuz jorratzeko. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!