Atxilotu bat hil da Espainiako poliziaren egoitzan

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 26a, 08:02

Poliziak berak eman du heriotzaren berri. 42 urteko gizonezkoa da eta ziegara sartzeko zain zegoela hil zen atzo arratsaldean. 

Arratsaldeko lehen orduan izan zen gertaera. Espainiako Polizia etxean, Chinchilla kaleko egoitzan atxilotu bat zegoen ziegara sartzeko zain. Polizia konturatu zenerako baina, harnasik hartzen ez zuela ohartu ziren eta berehala egin zizkioten suspertze maniobrak, baina, ezin izan zuten deus egin 42 urteko gizonaren bizia salbatzeko. Hala jakinarazi zuen Poliziak berak atzo arratsaldean igorri zuen ohar batean. Epaitegiei gertatutakoaren berri ere eman zioten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!