Euskararen erabileraren kale neurketa eginen du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 25a, 19:41
Arg: Iruña Alde Zaharra Elkartea

Soziolinguistika Klusterra elkarteak eginen du ikerketa hainbat hiritan aldi berean udazkeneko egun batean.

Bost urtez behin egiten den azterketa da hau eta oraingo hau Iruñean egiten den zazpigarren neurketa izanen da. Behaketa bide publikoan egiten da. Oraingo honetan Sozioliguistika Klusterrak eginen du landa-lana. Horretarako behatzaileak aldez aurretik ezarritako ibilbideetan barna mugituko dira. Kasu honetan, datu ahalik eta hoberenak lortzeko ibilbide egokienen diseinua udalaren zerbitzu teknikoekin elkarlanean eginen da. Behatzaileak kaleetan barna dabiltza eta haiekin gurutzatzen diren pertsonek zein hizkuntzatan hitz egiten duten eta zenbait ezaugarri jasotzen dituzte: sexua, adina eta elkarrizketan parte hartzen dutenen kopurua. Behaketa hori euskararen lurralde-esparru guztietan egiten da aldi berean. Hortaz, izaera bereziko makroinkesta gisa definitu daiteke, elkarteak berak garatutako metodologia aplikatzen duena eta soziolinguistikaren alorrean nazioartean onartua dagoena.

Emaitzak udaberrian emanen dituzte ezagutzera eta hirian euskararen egoera zein den ezagutzeko balioko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!