Feminismoari buruzko 173 dokumentu digitalizatu ditu IPES elkarteak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 25a, 08:08

Liburuxkak, kartelak eta pegatinak dira gehienak. 70,80 eta 90. hamarkadetako dokumentuak dira. 

Feminismoaren eboluzioa eta historiaren zati bat digitalizatuko du IPES Elkarteak. 173 dokumentu dira guztira orain arte digitalizatu dituenak. 70, 80 eta 90. hamarkadetako liburuxkak, pegatikak eta kartelak dira asko, guztira 5.500 orrialde dira. Nafarroako mugimendu feministaren eta emakumeen dokumentazio historikoaren difusioa eta mantentzea izenarekin egin dute lan hori. "Galzorian zeuden dokumentazio eta informazio andana biltzea izan da lana", nabarmendu du IPES Elkarteko Amaia Barandikak. Zenbait afixa errekuperatu behar izan dituzte eta ondoren digitalizazio prozesua abian jarri. Elkartearen webgunean dago informazioa eskuragarri. 

IPES Elkartearen programazioa

Gaur Mujeres sin voz. Hacerse oir cuando nadie escucha, 19:30ean izanen da INAPen. Azaroaren 3an literatur tertulia eta azaroaren 9an Al otro lado del espejo. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!