Iruñeko gaztetxeari eraso egin diote bere inaugurazioa baino egun batzuk lehenago

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 24a, 19:15
Arg: Google

Ahotsa.infok zabaldu duenez, joan den igande goizaldean hainbat leiho harrikadaz apurtu eta objektu batzuk erre zituzten. 

Agerkari digitalak jakinarazi duenez Alde Zaharreko Gaztetxe kanpo aldean zeuden hainbat gauzari su eman zieten erasotzaileek, besteak beste, gazte karroari. "Gertakari hau ez da berria, izan ere, ireki zenetik era askotako erasoak jasan baititu", salatu dute gaztetxeko kideek. "Gertatutakoak, oraindik ere, ignorantzian jatorria duten ideologiak bizirik jarraitzen dutela azaleratzen du", gehitu dute. Hala ere, eraso hauek "gure ideiak argitu eta pentsaera indartu besterik ez dute egiten", azpimarratu dute.

Datorren ostiralean gaztetxea publikoki zabalduko ditu bere ateak. Ostiralean Euskal Herriko gaztetxeen historiaren inguruko hitzaldi bat eginen da, eta larunbatean goiz goizetik hasiko dira jarduerak: umeendako tailerrak, bermuta, herri bazkaria, musika, kalejira bat eta kontzertuak izanen dira gaztetxe berrian, eta eguna ongi bukatzeko, gaupasa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!