Hiru bisita gidatu egingo dira Pablo Sarasate museo-aretora, gaztelaniaz eta euskaraz

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 21a, 09:31

Hamabost leku eskaintzen dira bisita bakoitzean, eta edozein Civivoxetan eman daiteke izena.

Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, hiru bisita gidatu antolatu ditu Kondestablearen Jauregiko Pablo Sarasate museo-aretora asteburu honetan, doan. Edozein Civivoxetan eman behar da izena eta 15 leku eskaintzen dira bisita bakoitzean. Ostiralean eta larunbatean, 18:30ean, bisitak euskaraz izango dira, eta larunbatean, 12:00etan, gaztelaniaz.

Biolin-jotzaile eta konpositore iruindarraren aretoa ezagutzeko bisita gidatuen zikloa Civivox sareak hiruhilero antolatzen duen programazioaren parte da. Urrian, azaroan eta abenduan 16 bisita egingo dira. Lehenengo hirurak hilabeteko lehen asteburuan egin ziren. Bisitak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez eskaintzen dira. Azaroan Pablo Sarasateren bizitza eta obra ezagutu nahi dutenek honako bisita hauetakoren batean parte hartu ahal izango dute: azaroaren 5ean, larunbatarekin, 12:00etan (gaztelaniaz) eta 18:30ean (euskaraz); azaroaren 18an, ostiralarekin, 18:30ean (euskaraz); eta 19an, larunbatarekin, 12:00etan (gaztelaniaz) eta 18:30ean (gaztelaniaz). Abenduan honako bisita hauek egongo dira: 16an, ostiralarekin, 18:30ean eta 17an, larunbatarekin, 12:00etan (gaztelaniaz), 13:00etan (ingelesez) eta 18:30ean (euskaraz).

Museo-aretoan Sarasateren ibilbidea kontatzen da, musikako haur prodijio honen lehen urte eta kontzertuetatik hasita, XIX. mendeko egile eta interpretatzaile handietako bat izatera iritsi eta finkatu arte, Parisen igarotako urte bohemio gogorretatik pasatuz, baita biolinarekin Alemania konkistatu zuenekoa ere. Bere arte-lan bilduma, dominak, bastoiak, opariak, bitxiak, partiturak eta bere biolinetako batzuk – horien artean Vuillaume-a eta Gand & Bernardel-a– utzi zizkion Sarasatek Iruñeko Udalari testamentuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!