'Iruña Fokatu' argazki lehiaketako zabaldu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 19a, 14:08

Lehiakide bakoitzak gehienez ere argitaratu gabeko 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu, azaroaren 14a baino lehen (astelehena).

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako beste edizio  bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Edonork parte hartu dezake. Baldintza bakarra da gehienez ere argitaratu gabeko Iruñeko 3 argazki aurkeztea , hiriaren begirada pertsonal bat irudikatzeko. Azaroaren 14an amaitzen da epea, astelehenarekin, 21:00etan. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira, bai bertara joanez bai posta bidez.

Lehiaketa honen XX. edizioa da, eta iaz 72 egilek parte hartu zuten, 175 argazki aurkeztuta.   Argazki irabazlea Roberto Vidaurre Lorenzoren La Tramontana izan zen, eta 800 euro jaso zituen, hori baita lehiaketa honen lehenengo sariaren zenbatekoa.

Lehiaketaren oinarriak

Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, argitaratu gabeko hiru argazki aurkeztu ahal ditu. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak. Argazkiak nahitaez argazki-paperean aurkeztuko dira, 30 x 40 cm-ko formatoan. Argazkiaren orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cm-koa, markoztatze-materialarekin bat egin dezan. Ez dira onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarrien gainean aurkeztutako argazkiak. Epaimahai teknikoaren lana errazteko –argazkilari profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute-, argazkiak aurkezten dituen pertsonak bere gain hartzen du argazkietan agertzen diren pertsonen baimena.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Telefonoa: 948 13 64 00), zuzenean horra eramanda, edo ohiko postaren bidez. Postaz igorriz gero, behar bezala babestuta egon behar dute, kalterik ekiditeko. Argazkiak jasotzeko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean bertan identifikatuko dira, horiek noiz jaso eta orduan. Ez da ezer idatzi behar haietan, ezta oharrik itsatsi ere, argazki-papera ez hondatzeko. Parte hartu ahal izateko zenbait argibide eman behar dira, hala nola argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan, eta argazkiaren deskribapen labur bat. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NANa, helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotze-data, eta argazkiaren deskribapen laburra.

Lehen saria 800 eurokoa da; bigarren saria, 500 eurokoa, eta hirugarren saria, 400 eurokoa. Horiez gain, kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako 500 euroko sari bat ezartzen dute lehiaketaren oinarriek. Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi ematen ahalko ditu, gehienez ere. Sari banaketa azaroan egingo da, Sanduzelaiko Civivoxean, lehiaketara aurkeztutako lan onenak jasoko dituen erakusketaren inaugurazioarekin batera. Erakusketa Sanduzelaiko Civivoxean ikusgai egongo da 2017ko urtarrilaren 10era arte. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak urtarrilaren 18tik aurrera itzuliko dira, Sanduzelaiko Civivoxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!