Haurrekin irakurtzeko boluntario bila

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 18a, 20:21
Arg: Bularretik mintzora

Ikasle guztien irakurmena hobetzea da Iruñeko Udalak abian jarri duen hezkuntza arrakastarako LECXIT programaren xedea. Astean behin, Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako ikasleekin bilduko dira boluntarioak.

Irakurtzeko espazio bat eratzea da Lecxiten jarduera nagusia. Horrek ikasitakoa errotzen eta irakurmena hobetzen lagunduko die. Boluntarioak entretenimendurako, konfiantzarako eta heziketa-konpromisorako denbora tarte bat sortzen laguntzen du, parte hartzen duten ikasleekin.

LECXIT programaren gakoa da irakurketa era sistematikoan lantzea, baina, aldi berean, modu ludiko eta atseginean, eta hori posible egiten dute boluntarioek eta parte hartzen duten haurren inguruko pertsonen inplikazioak.

2009ko PISA txostenaren arabera, Irakurketa-jarduera ugaritan parte hartzen duten ikasleak eraginkorragoak dira ikasketetan, beste ikasle batzuekin alderatuz, eta errendimendu ona dute ikastetxeetan. Hortaz, irakurmena erabakigarria da pertsonek bizi diren munduari zentzua emateko eta haien bizitzan zehar ikasten jarraitzeko.

LECXITen ibilbidea

Proiektua Katalunian abiatu zen 2011-2012ko ikasturtean, Jaume Bofill Fundazioaren ekimenez, eta La Caixa Fundazioaren eta Generalitatearen laguntzarekin. Aurtengo ikasturtean Katalunia osoko 61 udalerritan eta 120 LECXIT Puntutan ari da garatzen. Hortaz, 2016-2017ko ikasturtea seigarrena da Katalunian, eta lehenengoa Iruñean, jatorrizko lurralde-eremutik “aterako” den lehenengo hirian.

 

Boluntario izan nahi dutenek izena eman dezakete 010 telefonoan (948420100 Iruñetik kanpotik edo mugikor batetik deituz gero). Programa urrian abiatuko da eta ekainaren 18ra arte garatuko da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!