1936ean fusilatutakoak izan dituzte gogoan

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 28a, 08:25
Francok agindutako azken fusilatuak izan dituzte gogoan. Arg: @arkupeberri

Udaletxe plazan omenaldia egin diete duela 41 urte fusilatu zituzten kideei: Angel Otaegi, Jon Paredes Manot 'Txiki', Humberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo. 

Duela 41 urte agindu zituen Francisco Franco diktadoreak azken fusilatzeak: Angel Otaegi, Jon Paredes Manot 'Txiki', Humberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravorenak, besteak beste. Eta, hil zituzten horiek gogoratzeko ekitaldia egin dute Iruñeko udaletxe plazan. Hil zituzten demokrata antifaszisten memoriaren alde irakur zitekeen pankartan. 

Ehun lagun inguruk egin zieten omenaldia. Ahaztuak taldeak antolatutako ekimena izan zen atzokoa. 

Kereila kriminala Otaegiren familiak aurkeztuko duena

Otaegiren familiak kereila kriminala aurkeztu du, frankismoko azken fusilatzeak argitzeko. Espainiak ez badu aztertzen jarritako kereila Argentinan jarriko dutela iragarri dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!