Kondestablearen jauregia erotismoz betea

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 27a, 20:05
Maialen Diaz

"Plazerra gurea da"ipuin erotikoen saioa eskainiko dute Maialen Diazek eta Miriam Hualtek ostegunean, 19:30ean, euskaraz.

Maialen Diaz antzerkilari iruindarra eta Miriam Hualte piano jotzaile eta abeslari barañaindarra Kondestablearen kultur arteoan arituko dira ostegun arratsaldean. 

Lau ipuin erotiko eskainiko dituzte, musikak lagundurik. 

Maialen Diaz Nafarroako Antzerki Eskolako ikasle ohia da. Duela hiru urte Madrilen ikasten ari da William Leyton laborategian, Nafarroako Gobernuak emaniko beka bati esker. 

Bestalde, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako Haurrendako Antzerki Testuen lehiaketaren XXV. edizioan euskarazko modalitatearen saria berak irabazi duela ezagutzera eman dute aste honetan bertan, "Greta liburuzaina" lanarekin.

 

Irrintzi Plaza saioan ostegunean kontatuko dituen ipuinetako baten hasiera belarriratu digu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!