Hogei erakunderi eman dizkie udalak genero berdintasuna sustatzeko diru laguntzak

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 23a, 09:53

Guztira 140.000 euro banatu ditu Iruñeko Udalak elkarte eta erakundeen artean.

Iruñeko Udalak irabazi asmorik gabeko hogei erakunderi eman dizkie laguntzak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egin ditzaten. Deialdi honen xedea da gizon eta emakumeen artean egiazko berdintasuna lortzeko eta berdintasun hori oztopatzen duten hesiak ezabatu, orekatu edo mugiarazteko sentsibilizazioa eta jarrera zein portaeren aldaketa bultzatzen dituzten proiektuak finantzatzen laguntzea.

Deialdiak 140.000 euroko diru-zuzkidura zuen eta diru-laguntzak jasotzeko bi modalitate zeuden. Batean, 1. modalitatean, gehienez ere 5.000 euro eskatu ahal ziren proiektu bakoitzeko, eta eskatutakoaren % 100 jaso; bestean, 2. modalitatean, gehienez ere 14.000 euro eskatu ahal ziren proiektu bakoitzeko, eta % 70 eta % 100 arteko diru-laguntza jaso, balorazio irizpideetan lortutako puntuen arabera.

Diru-laguntza jaso duten erakundeak honako hauek dira: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (14.000 euro), IPES Elkartea (14.000 euro), Acción Contra la Trata (13.850 euro), Alaiz Kolektiboa (13.000 euro), Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea NEEZE/AMEDNA (12.250 euro), COCEMFE Nafarroa (10.468 euro), Tdiferencia Elkartea (9.374 euro), Asociación de Acción y Promoción del Arte eta Acción Contra la Trata (5.000 euro), SARE Elkartea (5.000 euro), Aldatze Emakume Pelotariak (4.999 euro), Amabizia (4.975 euro), Gora Iruñea! (4.500 euro), Berdintasunaren aldeko Nafarroako Emakumeen Erakunde zein Erakunde Feministen Koordinakunde FederazioaCOMFIN (4.450 euro), Andrea (4.395 euro), Saray (4.014 euro), Urbanas Kolektiboa (3.850 euro), Flor de África Emakume Afrikarren Elkartea (3.735 euro), Sexu indarkeriaren aurkako emakumeen plataforma (3.410 euro), Secretariado Gitano Fundazioa (3.300 euro), eta MIRaN Emakumeen Foroa (1.430 euro).

Proiektuek hainbat gai jorratzen dituzte: generoen arteko ezberdintasunari buruzko sentsibilizazioa; emakumeak ahalduntzeko baliabideak ikasi eta garatzea; jarrera positibo eta aktiboak sustatzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, bizitza familiarra, pertsonala eta profesionala bateragarri egiteko eta erantzunkidetasuna lantzeko. Erakundeek ikerketa, prestakuntza, jardunaldi, topaketa eta hainbat jardueren bidez garatzen dituzte proiektu horiek.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten proiektuak egiteko diru-laguntzen ebazpena

 

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa (14.000 euro). Generoari buruzko espezializazio modulua. Unibertsitateko Masterra Norbanako, Familia eta Taldeekiko Gizarte Esku-hartzean. "Generoan aditua" titulua, 2016
  • IPES Elkartea (14.000 euro). Iruñeko Zinema eta Emakumeak Nazioarteko 30. Jaialdia
  • Acción Contra la Trata (13.850 euro). Nolako tratua jaso nahi duzu?
  • Alaiz Kolektiboa (13.000 euro). Aukera-berdintasunerako sentsibilizazioa eta prestakuntza: eredu femenino eta maskulino berriak
  • Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea NEEZE/AMEDNA (12.250 euro). Urteko Emakume Enpresari eta Zuzendariaren saria
  • COCEMFE Nafarroa (10.468 euro). Esku-hartzeko gaitzea. Desgaitasuna duten Iruñeko emakumeek jasandako genero-indarkeria
  • Tdiferencia Elkartea (9.374 euro). Martes con M de Mujer
  • Asociación de Acción y Promoción del Arte eta Acción Contra la Trata (5.000 euro).  A través del espejo
  • SARE Elkartea (5.000 euros). GIB/HIESAri heltzeko genero ikuspegia
  • Aldatze Emakume Pelotariak (4.999 euro). Esku pilota eta Iruñeko emakume pilotariak
  • Amabizia (4.975 euro). Emakumeen ahalduntzea eta ardurakidetasuna berdintasun-oinarri
  • Gora Iruñea! (4.500 euro). Jaiak aske, gozamenez bete
  • Berdintasunaren aldeko Nafarroako Emakumeen Erakunde zein Erakunde Feministen Koordinakunde Federazioa COMFIN (4.450 euro). Iruñeko emakumeen elkarteen dinamizazioa eta parte-hartze soziopolitikoa
  • Andrea (4.395 euro).2016an berdintasuna eraikitzen jarraitzen dugu.
  • Saray (4.014 euro). Prestakuntza eta garapen pertsonaleko programa
  • Urbanas Kolektiboa (3.850 euro).
  • Flor de África Emakume Afrikarren Elkartea (3.735 euro). Genero berdintasuna lortzeko hiri-estrategiak
  • Sexu indarkeriaren aurkako emakumeen plataforma (3.410 euro). Indarkeria Sexistaren Kontrako Nazioarteko Egunari loturiko ekitaldiak (Azaroak 25)
  • Secretariado Gitano Fundazioa (3.300 euro). Emakume ijitoen ahalduntzea eta berdintasuna
  • MIRaN  Emakumeen Foroa (1.430 euro). Aldaketarako begirada feministak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!