Espainiako bandera margotu dute 1936an eraildakoak omentzeko oroitarrian

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 21a, 12:23

Azken asteotan pintaketa ugari azaldu dira Iruñean, udalak Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak Erorien Monumentutik aterako zituela iragarri zuenetik.

"Iruñeko Udalak eta Iruña hiriak eskainia 1936an askatasuna eta justizia soziala defendatzeagatik fusilatutako 298 iruindarren omenez". Hala dio Gaztelu gibelean 1936an eraildakoak oroitzeko ipinitako plakak. Gaur, goizak argitzerakoan, Espainiako bandera gainean margotua azaldu da.

Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko presidente Olga Alcega kexu azaldu da oroitarria lortzea "asko" kostatu zaielako.

Ugaritzen ari dira eraso xenofoboak eta faxistak Iruñean. Joseba Asironen kontrako pintaketak, Mola eta Sanjurjoren deshobiraketa salatzekoak eta German Rodriguezen hilarriaren aurkako erasoak izan ziren aurreko asteetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!